Helduen danborradan parte hartzeko izen-ematea ireki dute

Azaroaren 29an izango da Ander Deunaren jaietako helduen danborrada , 20:00etan. Izen-emate kopurua nahikoa ez bada, ez da danborrada egingo.

Ander Deunaren jaietako helduen danborradan izena emateko epea ireki du Helduen Danborradako antolaketa taldeak. Azaroaren 29an izango da, 20:00etan. Kalez kale ibiliko dira danborrak eta barrilak jotzen. Izen-ematea urriaren 28ra arte egongo da zabalik. Entseguak asteazkenetan eta ostiraletan izango dira: azaroaren 2an, 4an, 9an, 11n, 16an eta 23an, 20:00etan, Karramarron.

Izen-emate kopurua taldea osatzeko nahikoa ez bada, ez da helduen danborradarik izango. Iaz oso jende gutxi joan zen entseguetara eta bertan behera geratu zen.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa