Eguzki plaka fotovoltaikoak jartzen ari da udala
LEGORRETA // Plaka fotovoltakoikoak jartzen ari dira frontoiko teilatuan. Guztira, 40 kW-eko instalazioa da. Instalazioa hego-ekialdeko estalkian egingo da: bertan, 92 plaka kokatuko dira, 30 plakako hiru errenkadatan eta bi plaka soileko errenkada batean. Instalazio horrekin sortzen den argindarra udal eraikinak hornitzeko izango da, eta udalaren asmoa da etorkizunean halako beste instalazio bat jartzea, herritarrekin komunitate bat sortu eta herritarren beharrak asetzeko. 42.000 euroko kostua izango dute lanek, eta Foru Aldundiak 20.000 euroko diru laguntza eman dio udalari lan horiek egiteko. Tapia Elektrizitatea enpresari esleitu diote obra.













