Ostatuak 19:00etan itxiko du asteazken eta ostegunetan
ZERAIN // Ohi bezala, astelehenetan Ostatua itxita egongo da, asteko atsedenaldi eguna dutelako. Asteartetan, berriz, Mandio tabernak izango du atseden eguna. Berritasun gisa, Ostatuak asteazkenetan eta ostegunetan 19:00etan itxiko du. Ordu horretan, ordea, Mandiok irekiko du (16:30etik 19:00etara itxita egoten da). Hala herriko taberna zerbitzua eskura izango dute herritarrek.













