Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Subeltza egunaren edizio berri bati begira jarri dira Legazpin

Legazpi
Kultura

Larunbat arratsaldetik goizaldera bitartean, musikaz bete zen Azoka. Sei taldek jo zuten, tartean Subeltza kolektiboaren lokaletan entseatzen duten lauk.

2022/11/08
Tere Madinabeitia

Larunbat arratsaldeko Subeltza egunean, zuzeneko musikaz gozatzeko irrikitan zegoen jende ugari elkartu zen Legazpiko Azokan. Musika festa 17:30ean hasi zen, eta goizaldera arte iraun zuen. Azoka inguruan artisau garagardoak saltzeko jarri zituzten postuak sortu zen giro paregabearen lagungarri izan ziren.

Los Notas, Emaion, The Bluesy Boys, Oxida, Elbereth eta Capsula izan ziren protagonistak, baita azken unean emanaldia bertan behera utzi behar izan zuen John Dealer & The Cocunuts ere. Antolaketa lanetan Subeltza kolektiboak jardun zuen.

Antolatzaileek aurtengo Subeltza Egunaren balorazio ona egin dute, «arratsaldetik hasita jende asko ibili zen, eta taldeak ere oso ondo egon ziren, primeran».

Subeltza eguna, 2008tik
Bikuñako musika pabilioian entseatzen duten taldeek antolatzen dute Subeltza Eguna, udalak eskainitako lokalen erabileraren truke. Lehena 2008an izan zen, eta geroztik 2014an, 2016an, 2017an, 2018an eta 2019an ospatu da. Aurtengoa amaituta, hurrengo jaialdiari begira jarrita daude Legazpiko musikariak

Bitartean, musika sortzen eta jotzen jarraituko dute Subeltzaren lokaletan. Lokal horiek Bikuñako industrialdean daude, eta 14  dira guztira. Horien artean grabaketa gela bat eta musika tresnak konpontzeko gela bat daude. Besteak, entseatzeko gelak dira.

Egun, estilo ezberdinak lantzen dituzten 13 musika talde daude lokal horietan sartuta: Elbereth, John Dealer & The Cocunuts, Butch, The Velvet Bullets, Latoga, Los Notas, Anker, Insanos, Rudeska, Billy Club, R ke R, Oxida eta Emaion.

Elbereth taldea. Argazkia: Subeltza

Los Notas taldea. Argazkia: Subeltza

Emaion taldea. Argazkia: Txakel Urarte

The Bluesy Boys. Argazkia: Txakel Urarte

Capsula taldea. Argazkia: @capsula_band

Oxida taldea. Argazkia: @oxida.taldea

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut