Joseba Tapiaren saiorako sarrerak salgai daude
LEGORRETA // Joseba Tapia datorren ostiralean, hilaren 18an, Legorretako Herri Antzokian emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko. Jubilatuen tabernan eros daitezke 10 euroan, eta egunean bertan 12 euroan erosi ahal izango dira leihatilan. Kontzertua Herri Antzokian izango da, 19:00etan. Satto kultur elkarteak antolatu du.













