Albisu binakako txapelketan ariko da, Irribarria ez

Pilotari ataundarrak Urrutikoetxearekin osatuko du bikotea. Bi-bitako txapelketa ostiralean hasiko da, eta finala apirilaren 2an jokatuko da Nafarroa Arenan.

Binakako txapelketan lehiatuko diren pilotariak, gaur goizean, Iruñeko aurkezpenean. Argazkia: Baiko

Batek kale, besteak bale. Iker Irribarria pilotari aramarrak ez du jokatuko aurten EPELen Eskuz Binakako Txapelketarik. Gaur jakinarazi dituzte Aspe eta Baiko pilota enpresek lehian ariko diren pilotariek izenak, eta aramarra ez dute koadroan sartu. Beste urte batez bi-bitakoa jokatuko duena Jon Ander Albisu ataundarra da. Oraingoan Mikel Urrutikoetxea zaratamarra izango du bikote. Txapelketa ostiralean hasiko da, eta finala apirilaren 2an jokatuko da, Nafarroa Arenan, Iruñean.

TXAPELKETAKO BIKOTEAK

Aspe enpresakoak

  • Elordi-Zabaleta
  • P. Etxeberria-Rezusta
  • Ezkurdia-Martija
  • Altuna III.a-Tolosa

Baiko enpresakoak

  • Jaka-Aranguren
  • Laso-Imaz
  • Peña II.a-Mariezkurrena II.a
  • Urrutikoetxea-Albisu

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa