Idoia Agirre: «Umeek kontzientzia hartzeko balio dute Euskaraldiak-eta»
Eguneroko martxan baino gehiago –euskaraz bizi direlako–, kontzientzia-hartze mailan eragiten duenagatik da baliagarri Euskaraldia, Lehen Hezkuntzako irakasle Idoia Agirre gabiriarraren iritzian.
«Guk beti egiten dugu euskaraz, izan garai hau, edo beste bat. Joera eta jarrera, hori da: nahiz eta parekoak erdaraz egin, eta sumatzen baldin badut badakiela edo jakin dezakeela, euskaraz erantzuten dut»
Baina, hala eta guztiz, beharrezko iruditzen zaizkio ekimenak, baita Gabiria bezalako herri txiki batean ere. Arrazoia? «Umeen artean, erdaraz egiteko ohitura badago. Lehen baino gehiago, esango nuke, eta herri txikietan ere antzematen da».
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.