Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Irakurketa ezberdinak egin dituzte eragile feministek Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren bueltan

Goierri
Gizartea

EUDELek, Bilgune Feministak, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, Euskal Herriko Neska Gazteek edota Emakundek egunaren bueltako adierazpenak argitaratu dituzte. Agenda bateratua, albistean.

2022/11/22
Laida Goiburu

Euskal Herri mailako eragile feministek ostiralean izango den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren bueltako adierazpenak zabaldu dituzte. Eragile bakoitzak egunaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko irakurketa propioa egin du, fokua lanketa ezberdinetan jarrita. EUDELek, Bilgune Feministak, Euskal Herriko Mugimendu Feministak, Euskal Herriko Neska Gazteek edota Emakundek egunaren bueltako adierazpenak argitaratu dituzte. 

Hainbat ekintza egingo dira Euskal Herri eta eskualde mailan ostiralean bertan, aurretik zein ondoren. Hemen Goierriko ekintzen agenda, bateratuta:

Bihar, azaroak 23

  • Beasain: Asmubeko abesbatzaren emanaldia, Kristina Galarraga idazlearekin, Igartza Jauregian, 18:00etan.
  • Lazkao: Indarkeria matxista Berdintasun Legearen baitan. Lorpenak eta lorkizunak hitzaldia, 19:00etan, kultur etxean.
  • Zumarraga: El acusado filma Zelai Arizti aretoan, 20:00etan.

Etzi, azaroak 24

  • Legazpi. Haztegi Ikastolako ikasleen sentsibilizazio kanpaina, Euskal Herria plazan, 11:30ean. Giza katea segidan, kiroldegiraino.

Ostirala, azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna

  • Beasain: Ahlam, bizitza batekin amestuz erakusketa, Igartzako Burdinolan, egun osoan zehar.
  • Beasain: Esku dantza, Erauskin plazan, 19:00etan.
  • Idiazabal: Mural margoketa goizean.
  • Ataun: Indarkeria matxistaren inguruko lanketa eta kartelgintza, gaztelekuan, 16:30etik.
  • Lazkao: Eskulan ikastaroa, plazan, 17:00etan.
  • Lazkao: Gazte saretze tailerra, kultur etxeko erakusketa aretoan, 18:00etan.
  • Ezkio: Otempodiz emanaldia, kaskoan, 18:00etan.
  • Legazpi: Txapa banaketa Euskal Herria plazan, 18:50ean.
  • Legorreta: pailazoen ikuskizuna, Herri Antzokian, 19:00etan.
  • Itsasondo: Zer dakigu indarkeria matxistaz? kafe tertulia Bizi Nahi elkartean, 17:30ean.
  • Ordizia: Mobilizazioaren aurretik, 18:00etan, plazan, zapi moreak jarriko dira salgai.

ELKARRETARATZEAK, MANIFESTAZIOAK ETA ONDORENGO EKINTZAK:

  • Ataun: Elkarretaratzea San Martingo plazan, 19:00etan.
    • Ondoren, brindis feminista.
  • Beasain: Elkarretaratzea Erauskin plazan, 19:00etan.
  • Beasain: Mobilizazioa Bideluze plazatik, 19:30ean.
  • Idiazabal: Elkarretaratzea, plazan, 18:00etan.
  • Itsasondo: Elkarretaratzea plazan, 19:30ean.
  • Lazkao: Ekitaldia plazan, 19:00etan.
  • Lazkao: Elkarretaratzea, 12:00etan, plazan.
  • Legazpi: Elkarretaratzea Euskal Herria plazan, 19:00etan.
  • Urretxu: Ekitaldi politikoa gaztetxean, 18:00etan.
  • Urretxu-Zumarraga: Elkarretaratzea Emakumeen plazan, 19:00etan.
  • Legorreta: Manifestazioa, plazatik, 19:00etan.
    • Poteo feminista, 20:30ean.
  • Ordizia: Manifestazioa, 19:00etan, Garagartza plazatik, Dorretxetik eta Olanotik, hiru zutabetan, Plaza Nagusian elkartzeko.
    • Ondoren, Urrup Antzerki Taldearen saioa, plazan 19:30ean.
    • Afaria Aldapa Haundi elkartean, 21:30ean.
    • Emakumeak gaztetxean jaialdia, 23:30ean.
  • Zerain: Elkarretaratzea, plazan, 19:30ean.

Larunbata, azaroak 26

  • Beasain: Sormen lehiaketaren sari banaketa, Gernika pasealekuko frontoian, 18:00etan.
    • Emakumeak proiekzioa frontoian bertan, 18:30ean.

Igandea, azaroak 27

  • Idiazabal: Autodefentsa ikastaroa, 10:00etan.

Azaroak 30, asteazkena

  • Ordizia: La violencia contra la infancia y la cultura del buen trato coo herramienta de prevención hitzaldia egingo du Save the Children-eko Chiara Calderonik, Kimetzek antolatuta, D’elikatuzen, 18:00etan.
Erlazionatutako edukiaEspazio publikoaren erabileran eta sexu-jazarpenean jarri du fokua EudelekIndarkeriari aurre egiteko “tresna eraginkorrena autodefentsa feminista” dela aldarrikatu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak“Erantzukizuna eta ardura gizonengan” jarri du Bilgune FeministakZaintza jarri dute erdigunean Euskal Herriko Neska GazteekEmakundek ‘Zer ez duzu ulertu nahi? Soilik bai da baietz’ kanpaina jarri du martxan

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut