Jose Martin: «Ataunen jaioa dirudidala diote, denekin hitz egiten dut eta»
Kadiz hirikoa jaiotzez, Puerto Realen (Andaluzia) bizi izan da Jose Martin 'Piraña', harik eta 55 urterekin Euskal Herrira lanera etorri zen arte. 58 urte dauzka orain, eta Ataun San Martinen bizi da.
Lau urte eta erdian, belarria euskarara jarri zaio, baita begi-mihiak ere. Adi-adi entzundakoa hitzetik hortzera errepikatzen baitu. «Hitz egiten bada, indioek bezala bada ere, ikasten da. Baina egitea da kontua».
Garbiketa enpresa batean lan egiten du, Hernanin. Bakarrik jarduten da bulegoak eta aretoan garbitzen. «Lanean, euskaraz gutxi. Bakarrik aritzen naiz eta. Baina Ataunen bai, gehiago. Ni lotsagabea naiz, eta jendea kadiztar azentuarekin irabazten dut», dio Pirañak, salda hartu bitartean, irriz.
Erreportaje osoa GoiBerri.eus webgunean.