Asteazkenean kultur etxean Oihana Etxebarrieta legebiltzarkidea izango da hizlari.

Lazkaoko EH Bilduk bihar egingo du Lazkao Garatuz zikloko hurrengo hitzaldia. Oihana Etxebarrieta legebiltzarkidea gonbidatu dute, Lazkaoko kultur etxean, 19:00etan egingo du hitzaldia. Indarkeria matxista Berdintasun Legearen baitan (EGBL): lorpenak eta lorkizunak da izenburua.