Haur mailako Gipuzkoako judo txapelketa jokatuko da Legazpin datozen bi asteburuetan
Legazpi Judo klubeko 14 kidek parte hartuko dute. Apirilaren 1ean Legazpin bertan jokatuko den Euskadiko txapelketarako sailkatzea da helburua.
Gipuzkoako haur mailako judo txapelketa Legazpin jokatuko da datozen bi larunbatetan, Urbeltz pilotalekuan, 15:30ean hasita. Txapelketa bi fasetan dago banatuta, eta herriko klubak ordezkariak izango ditu bertan.
Legazpiko judokak Alfredo Suarez, Iñigo Arakama, Aiur Berasategi, Ibai Saralegi, Oñatz Lazkanotegi, Aratz Maseda, Urko Betolaza, Igor Fernandez de Lucas, Urko Osinalde, Oier Astorquia, Haitz Ezpeleta, Marcos Calvo, Oier Gil eta Egoitz Galindo dira, eta dominak lortzeko aukerak dituzte, bakoitzak bere kategorian.
Judo Legazpi klubaren helburua, hala ere, Euskadiko txapelketara joateko sailkapena lortzea da. Hori ere, Legazpin jokatuko da, apirilaren 1ean, Eusko Jaurlaritzak herria aukeratu duelako horretarako. Kadeteen txapelketa ere jokoan izango da egun berean, Legazpin bertan hori ere.
Larunbat honetan hasiko den haur mailako txapelketa berez Urnietako kiroldegian zen jokatzekoa, baina bertako langileen greba dela eta, Legazpira ekarri dute, aurreko astean junior mailako txapelketarekin egin zuten bezala.