Ohiko erronda egingo du inauterietako ostiralean, hilaren 17an. Bihar hasiko dira entseguak.

Legazpiko Alaitasuna Errondailak ohiko mexikar festa ospatuko du Inauterietako ostiralean, hilaren 17an. Pandemia aurretik bezala, mexikar jantziekin atonduta aterako dira kalera errondailako kideak, herriko erdigunea musikarekin eta kanturekin alaitzeko, eta legazpiar guztiei luzatu die gonbidapena festa horretan parte hartzeko.
Errondailarekin kantuan atera nahi dutenek bihar ostirala eta hurrengo asteko ostiralean izango dituzte entseguak, Doinu Eder eraikineko lokalean, 19:00etan.