Martxoaren 5ean jokatuko da Gabiria-Legazpi rally-sprinta

Ibilgailuen egiaztapen teknikoak Legazpiko plazan egingo dituzte goizean, eta lasterketa 14:00etan hasiko da.

Legazpin egingo dira berriz autoen egiaztapen teknikoak, goizez

Lagun Artea eskuderiak jakinarazi duenez, martxoaren 5an, igandean, jokatuko da 25. Legazpi-Gabiria rally-sprinta. Gidariek izena emateko epea irekita dute.

Martxoaren 5an, goizean, 09:00etatik aurrera, Legazpiko udaletxeko plazan egingo dituzte autoen egiaztapen teknikoak. Gabiriako Korta jatetxetik Motxorrora bitarteko errepidean egingo da lasterketa arratsaldean, 14:00etan hasita. Errepidea 13:00etan itxiko dute.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa