Bi tona elikagai eta 838 euro bildu ditu Hotz Legazpik azken kanpainan

Zaporeak elkartearen bidez, Siriako eta Turkiako lurrikarak kaltetutako pertsona errefuxiatuei helaraziko diete orain jasotako guztia.

Larunbat goizean herriko hainbat puntutan eta dendatan egindako bilketan, bi tona elikagai eta 838 euro bildu zituen Hotz Legazpi elkarteak. Zaporeak elkartearen bidez, Siriako eta Turkiako lurrikarak kaltetutako pertsona errefuxiatuei helaraziko diete guztia orain.
 
Hotz Legazpik eskerrak eman dizkie legazpiarrei erakutsitako elkartasunarengatik: “Eskerrik asko Legazpi.
Emaile eta boluntarioak, elkarrekin lanean, bakoitzak bere alea jarrita sortu dugun elkartasun kateak, emaitza ederra eman du”.
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa