Ehundik gora partaide elkartuko dira bihar Legazpi Herria judo txapelketan

Urbeltz pilotalekuan jokatuko da 15:30etik aurrera. Bizkai, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Aragoi eta Kantabriako judokek parte hartuko dute.

Legazpi Judo taldeak antolatuta, Legazpi Herria judo txapelketa jokatuko da bihar Urbeltz pilotalekuan, ehundik dira partaiderekin. Txapelketa 15:30ean hasiko da, eta haur mailako judokei zuzenduta dago.

Bigarren edizioa da Legazpi Herria txapelketarena. 2019an egin zen lehena, baina pandemiaren erruz geldirik egon da azken bi urteetan, aurten berreskuratu duten arte. Biharko saioan Bizkai, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Aragoi eta Kantabriako 107 judoka elkartuko ditu. Txapelketa formatuan dago antolatuta, baina parte hartzaile guztiek izango dute saria.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa