Legazpi herria judo txapelketa jokoan Urbeltz pilotalekuan

Legazpi Judo taldeak antolatuta, haur mailako 107 judoka ari dira parte hartzen.

Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako, Aragoiko eta Kantabriako haur mailako 107 judoka elkartuko ditu Legazpi Judo taldeak, Urbeltz pilota lekuan jokoan den Legazpi Herria judo txapelketan. Txapelketa 15:30ean hasi da, eta pilotalekuko kantxan egokitutako tatamietan eta harmailetan ez da girorik falta.

Legazpi Herria txapelketaren bigarren edizioa da. Lehena 2019an egin zen, baina pandemiaren erruz geldirik egon da azken bi urteetan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa