Laburbirak Legazpin egingo du geldialdia gaur
Zazpi film labur ikusteko aukera izango da, 19:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian. Sarrera doakoa izango da.
Laburbira euskarazko film laburren 20. zirkuitua amaierara iritsi da, eta Legazpin egingo du gaur arratsaldean azken geldiuneetako bat, Euskal Herriko 32 herrietan zehar ibili eta gero. Kultur Etxeko areto nagusian izango da emanaldia, laurogei minutu ingurukoa, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da.
Aurtengo zirkuitua osatzeko 28 lan aurkeztu dituzte, eta horietatik aukeratu dituzten zazpi lanak ikusi ahal izango dira Legazpin: Olatuen isiltasuna (Maria Bartolome, Erik Campos eta Fernando Martin), Muskil (Marina Perosanz), Koadro Goriari Heldu (Iulen Arana), Irrits (Maider Oleaga), Asko falta da? (Ane Cuesta), Erlojupekoa (Leire Egaña) eta Hitzak (Josu Martinez).