Krisi ekosozialaz lau aditurekin hitzaldia egingo du Landarlanek Biziolan
Josebe Blanco Antzuolako Pikunietako artzaina izango da hizlarietako bat. // Argazkia: Mendi Urruzuno Landa eremuak gaur egungo gizartean duen tokiaz eta nekazari nahiz abeltzainen jardueren pisuaz gogoeta egiteko, hitzaldi bat antolatu du Landarlan ingurumen elkarteak. Krisi ekosozialetik landa eremura eta etorkizunera begira izenburuarekin, astelehenean izango da, 19:00etan Lazkaoko Biziola fabrikan.
Lau adituk parte hartuko dute, Aloña Jauregik gidatuta: Gustavo Duch albaitari eta editore kataluniarrak, Josebe Blanco artzain eta EHKolektiboko kide antzuolarrak, Jeromo Aguado nekazari eta abeltzain espainiarrak, eta Tere Irastortza idazle zaldibiarrak.












