Bihar marrazki lehiaketa eta Kapela Dantza egingo dituzte. Igandean Mirandaolan egongo da festa, eta erraldoien kalejirak emango die amaiera aurtengo santikutzei.
Igartza monumentu multzoa izango da bigarren edizioko partaideen topaleku, bihar, eta maiatzaren 14ra arte luzatuko da egitaraua Goierrin. Errotei balioa ematea du helburu ekimenak.
Hiru urterekin hasi zen dantzan Ixone Zurutuza Zubeldia (Ordizia, 1973). Oin lauak zituela eta, medikuak hanka puntetan ibiltzeko gomendatu zion. “Horretarako, zer hoberik dantza baino?”, dio. Balletean hasi zen, Kontxi Aranbururen akademian, Beasainen. Eta oraindik ere aritzen da.
Ospakizun zibilak gidatzeko enpresa-ideia bat garatu dute San Benito ikastolako 2. Batxilergoko lau ikaslek. 210 proiektutatik hamar onenen artean geratu da 'Mirari' lana.
Joseba Egibarrek eta Eric Galvez alkategaiak parte hartuko dute. Aurkezpena 18:00etan da, Kultur Etxean.
Herri batzarrean aurkeztu du Zegamako EH Bilduk datorren legegintzaldirako osatu duen hautagaitza zerrenda.
Goierriko Kopa Trail ligarako 7. proba puntuagarria izateaz gain, kilometro bertikalen Euskal Herriko Txapelketa ere izango da. 241 lagunek parte hartuko dute.
Lazkaoko jai nagusiak agortu badira ere, Lazkaomendikoek hartuko diete txanda, gaurtik igandera. Bertso-afaria, musa, juniorren lasterketa eta herri kirol desafioa egingo dituzte, besteak beste. Albiste barruan hiru egunetarako egitaraua.
Jon Urzelaik (Zumarraga, 1990) ‘Su festak’ saiakera argitaratu du Susa argitaletxearekin. Musika jaialdiek azken mende erdian Euskal Herrian izan duten egitekoa aztertu du.
Ez dago ados jarduera mota hori herrigunean ezartzearekin.
Auzoetako festa ugari, Gazta Azoka Idiazabalen, Lore eta Landare Azoka Urretxun, zinema kartelera eta bestelako hamaika ekitaldi daude asteburuan Goierrin. Kontsultatu agenda albiste barruan.
Izen-ematea irekiko du astelehenean, hilaren 8an. Eskopeteroak, txilibiteroak, abanderatuak eta kartutxo banatzaileak behar dira, besteak beste.