Porrotx Lazkaon, ostiraleko kantu-jiran
Kantu-jira berezia eta ohi baino jendetsuagoa egin dute, gaur goizean, Lazkaon. Joxemari Agirretxe Porrotx pailazoaren bisita jaso dute. San Benito ikastolako ikasle guztiak irten dira plazara, 11:00etan, baita parean tokatu diren herritarrak ere. Hiru abesti abestu dituzte elkarrekin.