Gure Zirkuak lehen emanaldia egingo du gaur arratsaldean Lazkaon
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/05/lazkaoko_ikuspegia-1.jpg)
Gure Zirkua Goierrira itzuli da. Lazkaon egin du geldialdia oraingo honetan. Maiatzaren 19tik ekainaren 3ra izango dira bertan. Gaur egingo dute lehen saioa, 19:00etan. Astebururako, berriz, ondorengoa da programazioa: larunbatean, 16:30ean eta 19:00etan, eta igandean, 18:00etan. Azken horretarako sarrerak agortuta daude jada.
Asteburua igarota, ondorengoak dira hurrengo saioak: maiatzak 26, ostirala, 19:00etan; maiatzak 27, larunbata, 16:30ean eta 19:00etan; maiatzak 28, igandea, 18:00etan, ekainak 2, ostirala, 19:00etan, ekainak 3, larunbata, 16:30 ean eta 19:00etan.
Zortzi egunetan egingo dituzte saioak, horietako hirutan bikoitzak; guztira 11 emanaldi. Sarrerak salgai daude, 13 euroan. Sarrerak aurrez erosteko sartu gurezirkua.eus webgunean.
2018an Ordizian eta Urretxun egon zen Gure Zirkua, 2019an Araman, eta 2021en Beasainen.