EH Bilduk bost zinegotziarekin jarraituko du.

Eusko Alderdi Jeltzaleak lortu du boto gehien Beasainen. Gehiengo absolutua izaten jarraituko du, nahiz eta zinegotzia bat gutxiago izango duen; 10 zinegotzia izan beharrean, 9 izango ditu. Hautesleen 2.580 boto lortu ditu EAJk. Bigarren alderdi bozkatuena EH Bildu izan da, orain arteko zinegotzia kopuruari eutsiko diolarik (5). Bozka kopuruari dagokionez, 1.631 jaso dituzte. PSE-EEk ere zinegotzia kopurua mantenduko du (2), 612 bozkarekin. Berrikuntza bat ere bada, izan ere, Elkarrekin Podemos udalean sartuko da; 447 bozka jasota, zinegotzia 1 izango dute. Parte hartzeari dagokionez % 55,75koa izan da.
2019ko datuen aldean, parte hartzeak 10 puntu egin du behera, %65,1ekoa izan baizen, eta alderdi guztiek jaso dituzte bozka gutxiago. 3.259 boto jaso zituen EAJk, 1.947 EH Bilduk eta 885 PSE-EEk.