EH Bilduk gehiengo zabalarekin irabazi ditu hauteskundeak Seguran
EH Bilduk gehiengo zabalaz irabazi ditu hauteskundeak Seguran. 2019ko udal hauteskundeetako emaitzak hobetu ditu; 487 bozka jaso ditu guztira —426, 2019an— , bigarren egin duen EAJri bozka kopurua bikoiztuta. EAJk boto galera nabarmena izan du; 242 izan ditu aldekoak, orain lau urteko 399 bozkaren aldean. PSE-EEak 11 bozka jaso ditu , zuriak 19 izan dira eta baliogabeak 9.
EH Bilduk zinegotzi bat irabazi du eta EAJk bat galdu. Udalbatza EH Bilduko sei zinegotzik eta EAJko hiruk osatuko dute, hortaz. Izarra Urdalleta izango da, berriz, Segurako alkatea datozen lau urteetan. Bigarren legegintzaldia izango du. Boto emaileek “oso eskertuta” agertu da Urdalleta, EH Bilduk Seguran hauteskundeak irabazi dituela jakin berritan. “Azken lau urteetan egindako lanaren eta ahaleginaren emaitza dira bozkak”, esan du.














