Ormaiztegi Batzenek irabazi ditu berriz hauteskundeak Ormaiztegin
Bozetan bigarren egin duen EH Bildu alderdiari botoetan bikoiztuta, Ormaiztegi Batzenek hirugarren aldiz jarraian irabazi ditu hauteskundeak Ormaiztegin. 400 boto izan ditu guztira Ormaiztegi Batzenek, 200 EH Bilduk eta 7 PSE-EEk. Boto zuriak 20 izan dira eta baliogabeak 12.
Jon Enrikek hirugarren legegintzaldia beteko du Ormaiztegiko udaletxearen gidaritzan, “emaitzarekin gustura”, baina izandako parte hartze eskasarekin “kezkatuta” agertu da Enrike. “Orain arteko zinegotzi kopurua mantendu dugu eta oso gustura gaude”, esan du. Orain lau urteko hauteskundeekin alderatuta, ordea, “abstentzioa handia” izan dela azpimarratu du.













