Olaberriko gazteak herri kirolari
San Joan jaiak ari dira ospatzen Olaberrian. Goizean herri kirol saioa egin dute herriko gazteek. Oraindik ere bi eguneko festa giroa dute olaberritarrek.
San Joan eguna ospatzen ari dira olaberritarrak, herriko zaindariaren eguna. Goizean goizetik festa giroa da nagusi Olaberrian. Goizean herri kirol saioa egin dute herriko gazteek, Nerea Arruti eta Oihana Fernandez de Barrena aizkolarien ondoan. Oskol biltzen, ingudean, zaku karrera, txinga, korrika, harri jasotzen… aritu dira gazteak. Nerea Arrutiren taldekoek irabazi dute lehia.
Hamaiketakoarekin hartu dituzte indarrak saioa bukatutakoan.
Oraindik ere bi eguneko festak dituzte Olaberrian, beheko egitarauan ikus daitekeen bezala.
Egitaraua
Ekainak 24, larunbata, Mozorro eguna
- 11:00: Meza.
- 11:30: Herri kirolak: Nerea Arruti eta Oihana Fernandez de Barrena aizkolariak herriko gazte taldeekin lehian.
- 12:30: Udalak eskainitako hamaiketakoa.
- Ondoren: Bertso saioa, Iban Urdangarin, Unai Izagirre eta June Aiestaranekin.
- 16:00: Zagupe astialdi taldearekin, jolasak.
- 19:00: Karropoteoa.
- 19:00: Patata tortilla lehiaketa.
- 21:00: Herri afaria (Udalak mahaiak, aulkiak eta edaria jarriko ditu).
- 22:00: Mozorro eguneko sari banaketa.
- 23:00: Gozategi eta Laiotz taldeekin erromeria.
Ekainak 25, igandea
- 10:00: Gipuzkoako Bolo txapelketa.
- 11:30: Gaztetxoen pilota txapelketako finaleko partidak.
- Ondoren: Profesional mailako pala partidak.
- 17:00: Herri krosa eta helduen kros mistoa. Amaieran, zinta karrera egingo da. Bakoitzak bere bizikleta eraman behar du.
- 19:00: Amaierako festa pintxo eta sagardoarekin, Kuttun elkartearen eskutik.




















