Segurako kirolari txapeldunak
Egun handia dute gaur Seguran: San Joan eguna. Herriko kirolari txapeldunak saritu dituzte. Kuadrilla eguna ere bada.
Egun handia dute gaur Seguran: San Joan eguna. Eta kuadrilla eguna ere bai. Eguerdi partean, dena den, herri kirol jaialdiaren aurretik, urteko Segurako kirolari txapeldunak saritu dituzte.
Saritu dituzten kirolariak ondorengoak izan dira.
- Pilota elkarteko kirolari txapeldunak, Gipuzkoako txapelketan alebin eta infantilek lortutako sariengatik.
- Ane Iparragirre Aiestaran. Gipuzkoako 16 urtez azpiko txapelduna pista estalian, 600 metrotan eta Euskadiko errekorra (1:34.20).
- Ethan Cabanillas Mileta. Euskadiko 18 urtez azpiko trail txapelduna.
- Goierri Futbol taldeko Erregional mailako neskak (Gipuzkoako Kopan txapeldunak), Jubenil mutilak (Ohorezko mailara igoera) eta Kadete 1. mailako mutilak (Gipuzkoako Kopako txapeldun).
- Aiara Garaialde Zeberio. Erronkari Ibarreko neguko triatloian Euskadiko lehena.
- Xepeño Agirre Exposito. Goierriko bola txapelduna.
- Jokin Izagirre Alustiza. Gipuzkoako Bola Lehendakari txapelduna.
Egitaraua
Ekainak 24, larunbata: San Joan eguna, Kuadrillen eguna
- 15:30: Kuadrillen arteko bazkaria frontoi zaharrean (txartelak tabernetan salgai). Segurako Gazte Asanbladak antolatzen du.
- 18:00: Sakatu Elektrotxaranga.
- 18:00: Pilota partidak Baratze Pilotalekuan. Sarrera leihatilan: 15 euro. Afizionatu mailan: Senar – Artea Goiburu / Altuna – Julen A. Profesional mailan: Artola – Iztueta / Alberdi II – Albisu.
- 19:00: 2023ko Kuadrilla Lehiaketako jokoak Erreboten eta ondoren sari banaketa.
- 19:30-21:00 / 23:00-03:30: Disko festa Iñigo Etxenikerekin.
Ekainak 25, igandea, Umeen eguna
- 10:15: Goizeresia herriko txistulariekin.
- 10:30: Haurren krosa eta jolasak Haitz Lehor Guraso Elkarteak antolaturik.
- 12:00: Kirkil txaranga.
- 12:00: Izarretan Dantzan dantza moderno emanaldia Errebote plazan.
- 12:00: Toka eta bola txapelketa herrikoia Arboladian. Hiru taldekatze: 14 urte azpikoak, emakumeak eta gizonak.
- 13:00: Haurren bazkaria.
- 15:30: Hodei magoa plazan.
- 18:30: Haurren danborrada.
- 19:30: Andoni Oilokiegiren kontzertua.
- 23:30: Zopa Pertzarekin kalejira Txanbolinpetik irtenda Tobera musika eskolako trikitilari eta herritarrak lagun direla.
- 23:30: Zopa Pertzaren igoera eta agur zaratatsua.
Txosna guneko egitaraua
Ekainak 24, larunbata
- 15:00: Kuadrilla bazkaria.
- Ondoren: Sakatu elektrotxaranga.
- 23:00: Emaion erromerie eta DJ Euken.
Ekainak 25, igandea
- 20:00: Poteo elegantea.
- 23:30: Zopa pertzaren kalejira.













