Elena del Canto da udal egutegiko ekaineko irabazlea
Herriko dendetan gastatzeko 50 euroko bonua irabazi du. Uztaileko lehiaketa martxan dago udalaren webgunean.

Egutegiko ekaineko lehiaketarako 169 erantzun jaso ditu Legazpiko Udalak, baina 150 ziren zuzenak; «Gogoko tokian aldaparik ez» zen osatu beharreko esaldia. Guztien artean egindako zozketan Elena del Canto Oteizak irabazi du herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko bonua. Eric Galvez alkateak eman dio saria Del Cantori.
Orain uztaileko lehiaketa dago martxan, eta hauxe da osatu beharreko esaera: «Nagusi askoren astoa, g _ _ _ _ _ hil». Erantzunak: www.legazpi.eus.