EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Zuhaitzak istorioen bidez ezagutuz

Anduentza parketxeak “Zuhaitzen istorio harrigarriak” izeneko ekintza antolatu du larunbat honetarako, eta esan dutenaren arabera, jarduera honen bidez gure basoetan bizi diren eta gertuen ditugun arbolak identifikatzen ikasiko dute parte hartzaileek haien istorio “harrigarriak” entzuten dituzten bitartean.

Familiei zuzendutako ekintza bat da; Zegamako Arboretumeko zuhaitzen artean burutzen da paseo bat emanez. Jolasen bidez, zuhaitz batzuen bitxikeriak, istorioak, balore naturalak eta kulturalak ezagutarazi nahi dituzte, eta bide batez, haurrak ingurune naturalera hurbildu.

10:00ean hasiko da jarduera, eta bi ordu geroago amaitzea aurreikusi dute antolatzaileek. Pertsonako sei euro ordaindu beharko dira, eta izen ematea derrigorrezkoa da. Bide hauetatik eman daiteke izena: anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita, edo 943 80 21 87 eta 688 62 36 09 zenbakietara deituz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa