Magia eta mariatxiak izango dira udako agenda bukatzeko
Lazkaoko Udalak prestatutako udako egitarauari azkeneko bi ekitaldi geratzen zaizkio. Hodei magoa ariko da gaur, plazan, 19:00etan hasita. Odei Domingo ilusionista, aktore eta umoregileak zenbait magia ikuskizun egingo ditu. Bihar, azkenik, Destino Sonoro mariatxi taldeak Orobionen joko du, 19:00etan. Maizpide euskaltegiak, bere aldetik, talo afaria antolatu du biharko. 20:00etan, plazan, Jotake Lazkaun taldekoak ariko dira talo egiten.













