Herri kirolak Zumarragako plazan
Aukeren Azoka egin dute gaur Urretxun eta Zumarragan, Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatuta. Merkatari batzuk beraien produktuak Zumarragako plazara eraman dituzte eta beste batzuk denda aurrean jarri dituzte. Horretaz gain, hainbat ekitaldi antolatu dira. Haurrek herri kiroletan aritzeko aukera izan dute, Urretxu eta Zumarragako Herri Kirol Elkartearen eskutik. Horra hor hainbat argazki.














