Nekazal makinariaren ikuskapen teknikoa egiteko egunak zehaztu dituzte
Goierriko sei herritan egongo da ikuskapen unitate mugikorra. Olaberrian hasiko dira zerbitzua ematen irailaren 13an, eta azkena Zaldibian izango da, azaroaren 16an.
Goimen landa garapen elkarteak jakinarazi ditu dagoeneko 2023ko nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa egiteko toki eta egunak.
Sei herritan jarriko ikuskapen unitate mugikorra, eta herri horietako zein inguruko herrietako baserritarrak joan daitezke bertara. Denentzat aukera egon dadin, gertuen duten herrira joateko deia egin die Goimenek baserritarrei.
Txanda eskatzeko Irungo IAT estaziora deitu behar da: 943 62 63 00 zenbakira deitu eta 1 sakatu behar da Irungo estazioarekin hitz egiteko. Webgunearen bidea ere har daiteke txanda: Itevelesa.com. Zerbitzuaren kostua 46,86 eurokoa izango da eta esku dirutan ordaindu beharko da: Beharrezkoa da seguruaren ordainagiria eramatea.
Herriak eta egunak
- Irailak 13. Olaberrian, eliz atzean
- Irailak 20. Idiazabalen, kamioien aparkalekuan
- Irailak 21. Idiazabalen, Urtsuaran auzoan, ermita ondoan
- Urriak 4. Lazkaon, Zubierreka industrialdean
- Urriak 11. Lazkaon, Zubierreka industrialdean
- Azaroak 8. Seguran, herriko aparkalekuan
- Azaroak 15. Zegaman, sarrerako poligonoan
- Azaroak 16. Zaldibian, Goizaneko aparkalekuan