EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

2023/10/13

Desagertutako adingabe legorretarra aurkitu dute

Ia hilabete egin du etxetik kanpo. Onik topatu dute

Hirurogei urte Urbia garbitzen hasi zirela

Mendizale batzuen ekimenez, 1963an hasi ziren Urbia auzolanean garbitzen. Urte askoan, Legazpiko Izadi Zaleak elkartea arduratu zen deialdia egiteaz. Mendizaleen artean kontzientzia aldatuta, pixkanaka gutxituz joan zen zaborra.

Tere Madinabeitia - Gipuzkoako Hitza

Galarragaren eleberri sakonena, gerrari buruz

Kristina Galarraga Zeberiok (Beasain, 1968) ‘Cartas a Maria’ eleberria aurkeztuko du urriaren 26an Igartza jauregian. 1936ko gerran kokatutako kontakizuna da; Euskal Herrian, Beasainen, zehazki.

Zerainen emakumezkoen pilota bultzatuko dute

Ados Pilota Elkarteak Zerainen eskola ireki du. Neskatilei bideratutakoa da, Gipuzkoako era honetako lehenengoa. Astelehenean hasiko dira, Maite Ruiz de Larramendi beasaindarraren gidaritzapean. Goierriko herri ezberdinetako dozena bat haurrek baino gehiagok eman dute izena.

Hamahiru lasterketa irabazi ondoren, aurre hartu diote Urrestarazuri

Hamahiru lasterketa jarraian irabazita, Euskal Herriko Mendi Duatloien 2023ko sailkapen orokorrean lehenengo postuan dago Josu Urrestarazu.

Gaur arratsaldean emango dute ETB1n Brinkolan grabatutako erromeriei buruzko erreportajea

Biba Zuek saioan eskainiko dute, Agus Barandiaran musikariaren eskutik. Iñaki Azarola brinkolarra eta Korosti taldeko Maite Gonzalez eta dantzariak izango dira protagonistak.

AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Sagardo Astea Igartubeiti baserri-museoan, Ondarearen Europako Jardunaldiak han eta hemen, Zaldibiako Santa Fe jaietako bigarren asteburua... Ikus Goierriko agenda albiste barruan

Ordizia eta Urola garaitugabeak, elkarren aurka

Ordizia Siglo XX plater prestatuaken eta Urola Laztimendiren arteko derbia jokatuko da bihar. La Salle Legazpik ere galdu gabe jarraitzen du

Mirandaola parkea, euskal basoaren ispilu

Europako Ondarearen Jardunaldien barruan eta Lenbur Fundazioak antolatuta, Mirandaola parkeko zuhaitzak ezagutzeko aukera izango da igandean, Ainara Osinalde adituak egindako bi bisita gidatuekin.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa