Eneko Goibururen Ondarre gaztak irabazi du Aizkorpeko gaztagileen txapelketa Zegaman
San Martin feriaren barruan egindako txapelketan 16 gazta izan dira lehian. Bigarren saria Eli Arriallagak eta Mikel Etxezarretak jaso dute, eta hirugarrena Ander Barandiaranek.

Segurako Eneko Goibururen Ondarre gaztandegiak irabazi du Aizkorri-Aratz parke naturaleko 24. Gazta Txapelketa. Bigarren saria Olaberriko Aizpea gaztandegiko Mikel Etxezarretak eta Eli Arrillagak jaso dute, eta hirugarrena Idiazabalgo Ander Barandiaranen Gaztañaditxulo gaztarentzat izan da. Aizkorpean egindako hamasei gazta aurkeztu dituzte Zegamako San Martin azokaren barruan egindako txapelketa honetara.
Goiburuk pozik jaso du saria, batez ere “etxean bertan” irabazi duelako, “inguruko ia ekoizle guztiak biltzen dituen txapelketa eder honetan”. Kanpaina berria hastear den honetan, sariak “lanerako indarrak” ematen dizkiela ere esan du segurarrak.
Goiz-eguerdi partean egindako Aizkorri-Aratz parke naturaleko Gazta Txapelketaz gain, San Martin azokak izan du gehiago ere. Tarteka euria egin du, baina jende asko ibili da Zegamako erdigunean, plazan, Aitxuri eskolan, Toki-Alai pilotalekuan eta inguruetan sakabanatuta zeuden artisau postuetan eta herriko abeltzainen eta artzainen ganadu erakusketan. Taloak ere egon dira salgai, baita gazta ugari ere, beste produktu askoren artean.
Gazta eta abere txapelketak. Sailkapenak
GAZTA
1. Eneko Goiburu, Ondarre. Segura:
2. Eli Arrillaga eta Mikel Etxezarreta, Aizpea. Olaberria:
![]()
3. Ander Barandiaran, Gaztañaditxulo. Idiazabal:
ARDIAK
Ioritz Etxeberria, Aitamaren baserria:
BILDOTSAK
Juan Azurmendi, Uztan baserria:
AHUNTZAK
Ander Lasa, Koa baserria:
ANTXUMEAK
Ander Lasa, Koa baserria:
PIRENAIKA BEHIAK
Ibai Aizpeolea, Aiztiberri baserria:
BEHI MESTIZOAK
Ander Zabaleta, Hirutxeta baserria:
BEHI SUIZOAK
Ander Zabaleta, Hirutxeta baserria:
ZEZENAK
Imanol Ruiz de Egino, Hirutxeta baserria:
ZALDIAK
Joxe Mari Esnaola, Ezpeleta baserria:
ETXE BEHORRAK
Javier Arrondo, Amiñabarrea baserria:
MENDI BEHORRAK
Mikel Otegi, Iturburu baserria:
San Martin feriako argazki bilduma:












































