Baskonia-Panathinaikos Athens partida ikusteko irteera antolatu dute Seguran

Segurako Gaztelekuak antolatutako irteera da. Sarrerak dagoeneko salgai daude. Abenduaren 15a izango da ordaintzeko azken eguna.

Baskoniaren artxiboko argazki bat. //Argazkia: Baskonia

Urtarrilaren 3an Segurako Gaztelekutik Baskonia-Panathinaikos Athens saskibaloi partida ikusteko irteera antolatu dute. Gasteizko Buesa Arena estadioan jokatuko dute arratsaldeko 20:30ean, eta autobusez joango dira Seguratik. Sarrerak ordaintzeko azken eguna abenduaren 15a izango da, 17:30era bitartean. Gaztelekuan bertan eman daiteke izena eta sarrerak ere bertan ordainduko dira. Prezioa 15 eurokoa da gaztelekuko kideentzat eta 20 euroko gainontzeko guztientzat. Gehienezko plaza kopurua 110 pertsonakoa da. Ordainketak ostiraletan 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 16:30etik 19:30era egin daitezke.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa