Ttipi-ttapa irteera antolatu dute datorren asterako Ormaiztegin

Aurretik egindako irteera bateko argazkia. //Argazkia: Lierni Unzurrunzaga Pildain.

Ttipi-ttapa paseo osasuntsuen irteera berri bat antolatu dute Ormaiztegin, abenduaren 13rako. Ohi bezala, udaletxe aurrean elkartuko dira, 10:30ean, talde ibilaldian parte-hartu nahi duten herritar guztiak. Ordubete pasako ibilbideak izaten dira, Oin-harriak jubilatu elkarteak antolatuta. Amaieran, salda eta pintxoak banatuko dituzte parte-hartzaileen artean jubilatuen egoitzan bertan.

Adineko herritarrak kalera irten eta elkarrekin irteera egitera gonbidatu dituzte.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa