Dinagu, emakume sortzaileen azoka Lazkaon
Dinagu Kolektiboaren 'Nomadak gaitun!' azoka ibiltaria Lazkaoko Biziola fabrikara iritsiko da abenduaren 16an eta 17an. Larunbatean 31 sortzaile elkartuko dira, eta igandean beste 30.
Opari egokia aukeratzea ez da lan erraza izaten askotan, ideiak bukatu egiten baitira. Baina aukerak asko eta askotarikoak dira. Munduan bakarra izango det pieza bat aurkitzea izan daiteke aukera horietako bat. Inguruan dauden artisten artelanak erosi eta oparitzea, artisten lana balioan jarrita. Urrutira joan gabe, etxe ondoan ditugun artisten lanei etxeko ateak irekitzea, adibidez.
Nomadak gaitun artisauen azoka ibiltaria bi egunetan Lazkaon izango da Biziola fabrikan. Emakume sortzaileen Dinagu Kolektiboaren X. Nomadak Gaitun! egitasmo ibiltaria Goierrira iritsiko da, abenduaren 16an eta 17an. Dinagu kolekbtiko kideei aurreratu dutenez, «Euskal Herriko emakume sortzaileak lan eta lan dabiltza aurten ere Gabonetako denboraldiari begira. Maridomingiren lagun, gure etxeetako opari egile dira asko, eta mimo eta goxotasunez sortzen dituzte beraien lan guztiak».
Herriz herri ibiltzen dira emakume artistak nomadak moduan, eta oraingoan Goierri, Lazkao aukeratu dute. «Goierriko kontsumoa eraldatzeko jaio den Biziola» hain zuzen ere. «Gure Gabonetako opariak modu kontziente batean egin ahal izateko parada ezin hobea izango da», gaineratu dute.
Denetariko aukera izango da: bitxigileak, ilustratzaileak, zeramikagileak, jostunak, kosmetikagileak…. Goierrikoak zein Euskal Herriko beste toki batzuetakoak. Bi eguneko azoka izango da, larunbatean 31 sortzaile eta igandean beste 30.
Jarraian duzue parte hartuko duten artista eta sortzaileen zerrenda:
Abenduaren 16an. (11:00-14:00 eta 16:30-19:00): Itzal diseinua, Zatika, Hazi eta Hezi, Kool, Hartara, Emi artesania, Laia Varela, Kuttun Arte, Maiur, Tukade Studio, Isla pitxiak, Biziki, Natural Killer, Kaori, Amlu, Athora Manthara Oihele, Amalur, Torontile, Mimogoxo, Lavandula, Kiribil, Pott Keramika, Harri Koskor, Amesgile, Berexi Art, Ione Larrago, Malen Pazos, Maduixa, Nauena, Astigoxo eta Suma Flower.
Abenduaren 17an. (11:00-15:00): Leire Sormenetik, Ehunduz, Kool, Gorakat, Txatxala, Gure Galtzerdia, Taiday, Darama, Bihurri, MrLaspiur, Gigil, Biziki, Madd, Ehule, Izaro Orbegozo, Hirutxoak, Imz, Nuk Natura, Akna, Koloreztatu, Osaba Lohiart, Tanta atelier, Marimatraka, Zizkamizka, Sualma, Berexi Art, Artizar, Hamarratz eta Kimuri.