‘Egiptorako ihesa’ prestatzeko bilera antolatu dute
'Egiptorako ihesa' antzezlaneko hainbat herritar, 2020ko urtarrilean. // Argazkia: Andrea Aranburu Astotxo egunean, urtarrilaren 7an, Egiptorako ihesa kale antzezpena berreskuratzeko asmoa hartu du talde batek. Herritarren laguntza eta kolaborazioa eskatu dute gauzatu ahal izan dadin, eta parte hartzeko deia zabaldu dute. Bihar, asteazkena, 18:00etan bilera bat egingo dute, Lazkaoko apaizetxean. Webgune bat ere sortu dute:
Astotxoeguna.eus.












