Eliza ondoko oinezkoen zubia ireki dute Lazkaon

San Migel elizaren aldamenetik San Prudentzio eskolaren ertzera, Agauntza errekaren gaineko oinezkoen zubibide berria atzo arratsaldean ireki zuten, Lazkaon. Eraikuntza lanak Iparragirre etxeak egin ditu; 27 metro luzeko altzairuzko pieza bakarrarekin osatu dute pasabidea, harlauzaz eta led argiz hornituta.