Gabon Azoka egingo dute Araman, igandean
Herriko plazan egingo dute, 11:00etatik 14:00etara. 11 postu jarriko dituzte.
Igandean, abenduaren 17an, Gabon Azoka izango da Aramako plazan. 11:00etatik 14:00etara, produktu ezberdinak eskuratzeko aukera izango dute gerturatzen direnek. 11 postu egongo dira, bertako zein inguruko herrietako ekoizleen produktuekin: bitxiak, loreak, ogia, ukendu naturalak…
Hauek dira ekoizle eta postuak:
-Alaine (bitxiak).
-Urretabizkaia Loreak.
-Ana (ukenduak, kremak).
-Zuriñe (Makrame, harriak).
-Zelaieta Gaztak.
-Amesgile argitaletxea (ipuinak).
-Txefi (ogia).
-Izpiliku (xaboiak).
-Haizea Arruti (lore lehorrak).
-Nekane Ibarzabal (poltsak).
-Gaztaintxota Aramako kultur taldea (jana eta edaria).