Gabonetako Jaialdia ospatuko dute etzi Zuhaiztin
18:30ean hasiko da. Ostiralean, berriz, bingo joko berezia izango da zentroan, 18:00etan.
Ordiziako Zuhaizti zentroan Gabonetako Jaialdia ospatuko dute etzi, ostegunean. 18:30ean hasiko da. Rakel Bravo presidenteak eta Izaskun Zubelzu presidenteordeak agurra egingo dute jaialdiari hasiera emateko. Julen Iraolak aurkeztuko du saioa. Bertsoak bertsolari eskolako bertsolarien eskutik izango dira, eta Oroith Txiki abesbatzak eta Umore Ona zentroko erabiltzaileen abesbatzak ere parte hartuko dute. Ostiralerako, berriz, bingo joko berezia antolatu dute.