Legorretako Gaztetxearen XIX. urteurrena ospatuko dute ostiralean eta larunbatean
Karaokea, poteoak eta musika emanaldiak antolatu dituzte urtemuga ospatzeko. 2004an jarri zuten martxan gaztetxea.
Legorretako Gazte-Piku Gaztetxeak 19 urte bete ditu aurten. 2004an jarri zuten martxan. Urteurrena ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu dituzte ostiralerako eta larunbaterako. Ostiralean, 23:30ean, karaokea eta zurrakapotea izango dira. Larunbatean goizago hasiko da festa giroa. Karropoteoa izango da 18:30ean, eta 23:30ean, berriz, GZR taldearen eta N-Lezz DJ-en emanaldiak egongo dira.