Literatur berriketaldia antolatu dute Beasaingo liburutegian
Literatura zale, idazteko grina duen edota besterik gabe jakin-mina duen orori dago zuzenduta. Patxi Zubizarretak, Tere Irastorzak, Xabier Mendigurenek eta Pello Ramirezek parte hartuko dute.
Literatura Euskal Herrian barrena zabaltzeko helburuarekin, Literatura eragin ekimena sortu du Euskal Idazleen Elkarteak. Publiko zabalenera iristeko gogoz, bi ekitaldi mota eskaintzen ditu: kanpokoa, Rouge Elea aire zirkuaren laguntzarekin, naturan kokatua eta hitzen akrobazian oinarritua; eta barnekoa, tokian tokiko bi idazleren solasaldi pausatua, inguruko musikari baten laguntzarekin.
Lehena, Arabako Artziniegan eskaini eta gero, bigarren erako ekitaldia, Goierrin, Beasaingo Liburutegian, egingo dute, larunbatean, idazketa esperientziarekin batera, Idazle Eskolan eta irakaskuntzan dabilen Tere Irastortza poeta zaldibiarrarekin eta editore lanetan eskarmentu handia duen Xabier Mendiguren idazle beasaindarrarekin. Moderatzaile lanetan Patxi Zubizarreta idazle ordiziarra arituko da eta Pello Ramirez musikaria izango dute lagun.
Literatura zale, idazteko grina duen edota besterik gabe jakin-mina duen orori dago zuzenduta. Udal Liburutegian izango da, larunbatean, 11:30ean.