Migdala outlet festa, ostiraletik igandera
Arropa eta osagarriak izango dira salgai %80 arteko deskontuekin.
Eguberrietako atarian klasiko bat bilakatzen ari den Migdala outlet festa aurten ere ospatuko da. Ostiralean, larunbatean eta igandean (abenduak 15, 16 eta 17) izango da, Igartzako jauregian. Udazkeneko eta neguko arropa eta osagarriak ohi baino merkeago erosteko aukera egongo da, %80 arteko beherapenak izango dira. Migdala outlet festa antolatu dute Igartza jauregian. Zuzeneko musika izango da eta sorpresak ere izango direla iragarri dute sare sozialen bidez.