Niko Etxart Lazkaon izango da gaur, hitz eta musika ekitaldian
Gerriko kultur elkartearen Hitz&Musik zikloa gaur amaituko da, euskal rock-and-rollaren aitzindari Niko Etxartekin (Altzürükü, Zuberoa, 1953). 18:30ean hasiko da emanaldia, Lazkaoko Gerriko txokoan. Elkarrizketatu egingo dute lehenbizi, eta bukaeran kantaldi labur bat egingo du. Bi urterekin Pariseratu ondotik, 1972an hasi zen musikan. 1974an Euskal Herrira itzuli, eta euskaraz rocka egiteari ekin zion, uztarriak hautsiz. 50 urte daramatza eszenan.