Sakabanaketa politika salatzen duen ‘846 km’ dokumentala ikusgai izango da Beasainen
Abenduaren 20an izango da, Igartzako jauregian.
846 km dokumentalaren emanaldia izango da Beasaingo Igartza Jauregian, abenduaren 20an, 18:30ean. Aiztondoko zazpi gaztek egindako ikus-entzunezkoa da, 2022ko abenduan Frantziako Reau presondegitik Martuteneko presondegira dauden 846 kilometroak bizikletan egin ostean osatu dute. Euskal presoekiko dispertsio politika, eta zehazkiago, Euskal Herritik urrutien, Parisetik gertu, Reuan dagoen Ainhoa Ozaeta andoaindarraren egoera salatzeko asmoz egin dute ikus-entzunezkoa.