2023/12

Goierriko 90 odol emaileri aitortza egingo die Odol Emaileen Elkarteak

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen 60 urteetan, 120.000 pertsonak baino gehiagok 1.300.000 dohaintza baino gehiago egin dituzte. Odola emateak duen garrantzia nabarmendu dute.

Kirolari onenei sariak

Udalak Ordiziako kirolari onenen lana aitortuko du aurten ere. Lau sailkapen egongo dira: kirolarien saria, elkarteen saria eta esker oneko saria, batetik, eta herritarren saria, bestetik. Herritarrek bihartik bozkatu dezakete.

Garbiketa lanak eta landaketak egiten ari dira ibar-basoa berreskuratzeko

2.749 kilo zabor atera dituzte eta 918 m2 landare inbaditzaile erauzi dituzte. Bertako zuhaitz espezieak landatuko dituzte.

Alaken azoka igandean, Igarondon

Aurten Igarondo pilotalekura eramango dute berriz azoka. Dozena bat postu egongo direla aurreratu dute. ’Futbolistok’ bakarrizketaren beste emanaldi bat antolatu dute.

Hurrengo Euskaraldia, 2025eko udaberrian

"Eraginkortasunean sakontzeko" aldatu dute euskararen aldeko ariketa soziala udaberrira. 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da.

Iñaki Gurrutxaga
IORITZ BERRA JUARISTI. ZALDIBIAKO ALKATEA

«Etorkizuneko zaintza-beharra neurtu eta planifikatuko dugu»

Agintaldirako erronka nagusietako bat helduen, haurren nahiz menpekotasuna duten pertsonen zaintzaren gaia izango dela aurreratu du Ioritz Berra alkateak (Donostia, 1984).

Aimar Maiz

Kaikua, garai berrietara egokitutako eta pertsonalizatutako jantzia

Kaikuari indarra emateko helburuarekin modako beste kolore batzuen aldeko apustua egiten du Beasaingo Labores Otea dendak.

Loinaz Agirre
AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Ekitaldi bakanak dakartza asteburu luze honek. Zinema karteldegi zabala eta Santa Lutzi aurrean Zumarragan egin ohi duten bertso jaialdia dira aipagarrienak.

Goierriko Hitza
HARA!

Iker eta Zuhatz Sukia aita-semeak, ETBko Helmuga saioan, igandean

Zuhatz Sukiak Espainiako 18 urtez azpiko zilarra lortu zuen uztailean pisu jaurtiketan, 17,84 metrorekin. Euskal Herriko bigarren markarik onena da. Onena Iker Sukiak dauka.

Udanan jaiotza jarri du aurten ere Jose Luis Arzuagak

Legazpiarra 2006an hasi zen errepide ondoan jaiotza jartzen. Betiko zuhaitz enborra ezin izan du erabili aurten, eta estalpe berri bat egin du handik metro batzuetara.

Hainbat goierritar partaide 'Arantzazu' dokumentalean

Azaroaren 28an egin zuten emanaldi instituzionala Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Juan Ignacio Larrea, Joseba Intxausti, Lorea Agirre, Jose Ramon Beloki eta Miren Elgarresta goierritarrek parte hartu dute.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa