
Argitaratu den lizitazioan, 3,4 milioi euroko kostua eta 18 hilabeteko iraupena izatea aurreikusi da. Oinezkoak lehenestea eta bertako jarduerak indartzea da helburua.

Duela urte batzuk ezagutu zuen sukarraldiaren parera iritsi ez bada ere, indarra hartzen ari da berriro giza-proba. Gabirian tiraldia egingo dute abenduaren 30ean herriko taldeak, lehen aldiz, eta Urretxuko zortzikoteak.

Ados pilota elkarteak antolatutako txapelketa da. Profesional mailako emakumeen pilota partida izango da 18:30ean. Aurretik, pilota eskolako nesken txanda izango da.

Pazko loreen kolore biziak nagusitu dira Gabon bezperako ferian, baina berdeak ere izan du lekua, azaloreari esker. Udazkeneko azkena izan da gaurkoa, eta txistor usaina izateaz gain, agurretarako tartea ere hartu du.

Belaunaldien arteko Ezkurrenea proiektua dago lan horren oinarrian. Ezkurrenea eta beste udal baliabide batzuen funtzionamendua zehaztu nahi da.

Mendizaleei eremu hori saihesteko gomendioa egin die Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak.

71 kilo azpiko kategorian lau borrokaldi irabazita jantzi zuen irabazlearen gerrikoa.

Hilaren 25ean ez dute egingo elkarretaratzerik Beasainen. 2024ko lehenengo protesta urtarrilaren 8an izango da, Lazkaon. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak pentsiodunentzako bertso idatzien lehen lehiaketa jarri du martxan.

Aurrez aurreko zerbitzua abenduaren 20an eta 21ean emango du Ataun Kirol Elkarteak, Aizkoate soziedadean, 18:00etatik 20:00etara.

18:00etan izango da.

Zamalkadan parte hartzeko eta ekitaldia antolatzeko laguntzaileak behar ditu Atxipi Aisialdi Elkarteak.

Gaur, Urretxuko Gernikako Arbola plazan izango dira egutegiak banatzen.

Abenduaren 29an izango da, Usurbe Antzokian. Sarrerak salgai daude.

Noemi Aznar Cantero fisioterapeutak eta osteopatak hitzaldia egingo du gai horren inguruan, herritar guztiei zuzenduta. Bihar da hitzordua, 18:00etan, eta arazo horiek tratatzeko erabiltzen den makina bat probatzeko aukera izango da.

Andraitz saskibaloi klubak antolatuta, hilaren 26an, 27an, 28an eta 29an egingo da, Bikuña kiroldegian.