Legazpiko Plazaola kaleko aparkalekuetarako egoiliar txartelak jaso daitezke

Udaltzaingoan jaso behar dira hilaren 31ra arte 2024rako txartelak. Egun horretatik aurrera, berritu gabeko txartela dutenei isuna jarriko diete.

Plazaola kalean bertakoentzako egokitu dira aparkalekuak.

Saturnino Telleria 6 eta Plazaola 11 artean egoiliarrentzako egokitutako aparkalekuetarako 2024rako txartelak hilaren amaierara arte jaso daitezke Udaltzaingoan. Ibilgailuaren titularraren NAN fisikoa aurkeztu beharko da  egoiliarren txartela jasotzeko.

Udaltzaingoaren ordutegia astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara da, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 10.00etatik 20.00etara.
 
Hilaren 31 da 2024ko aparkatzeko txartela jasotzeko azken eguna. Egun horretatik aurrera txartela erabili gabe aparkatzen dutenei zigorra jarriko die udaltzainek, aparkaldiaren muga eta antolamendua kontrolatzeko Udal Ordenantzaren 18. Artikulua ezarriz.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa