Jon Maiaren ‘Kantu berri bat gara’ Legazpiko saiorako sarrerak salgai daude
Hilaren 19an izango da emanaldia, Latxartegi aretoan. Gorka Hermosa, Pello Ramirez, Nacho Soto eta Nerea Quincoces musikariek ere parte hartuko dute ikuskizunean.
Jon Maia. Jon Maiak Kantu berrri bat gara ikuskizuna eskainiko du Legazpin, Latxartegi aretoan, hilaren 19an, ostirala, 20:00etan. Solkie elkarteak eta udalak antolatuta. Dagoeneko sarrerak erosteko aukera dago, 15 euroan, helbide honetan: https://labur.eus/7Xikk.
Kantu berri bat gara Jon Maiaren disko-liburua da, eta aurkezpen ofiziala egin aurretik, herriz herri dabil aurrerapena eskaintzen.
Legazpiko saioan, Maiak berak abestu egingo du, Gorka Hermosa, Pello Ramirez, Nacho Sotoeta Nerea Quincoces musikariek lagunduta.
Disko-liburu hau 2021ean kaleratu zuen Kantu bat gara lanaren jarraipena da. Orduan, 30 urteetan zehar beste musikari batzuentzako egindako kantak bildu zituen Maiak. Oraingoan, kanta gehiago jaso ditu.













