Ataunek autobus-geltoki gutxiago izango ditu segurtasun neurriak ezarri arte
Ataungo Udalak galdetuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun Departamenduak «segurtasun-neurriak eta erabilera urria» aipatu ditu arrazoien artean
Ataunek hainbat autobus-geltoki gutxiago ditu urtea hasi zenetik. Ataungo Udalak galdetuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun Departamenduak «segurtasun-neurriak eta erabilera urria» aipatu ditu arrazoien artean.
Udalak ohar bidez haserrea adierazi du. Alde batetik, Mugikortasun sailak ezer ez zielako abisatu eta, bestetik, erabakiarekin diskonforme daudelako: «Geltokiak kentzea ez zaigu bidezkoa iruditzen».
Geltokiak lehengoratzeko lan egingo dutela ere esan dute. «Berriz martxan jartzeko egin behar diren urratsak egiteko prest gaude». Aldundiak idatziz esango dizkio Ataungo Udalari egin beharreko egokitzapenak, eta horiek betez gero, geltoki horiek berriro martxan jartzeko moduan izango direla esan diete.












